GRAN REVISTIL. ZARZUELA DE VARIEDADES

urria 1-2

GRAN REVISTIL. ZARZUELA DE VARIEDADES

urria 1-2

Egunak eta ordutegiak

  • urria 1 20:00
  • urria 2 19:00

Prezioak

25,00 € a 30,00 €
Partekatu
Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on email

Zarzuelaren antologiako ikuskizunik onena, ikusle guztien gozamenerako. Kantu lirikoaren maitalea bazara, agian zeure buruari galdetuko diozu: zer da zehazki ERREBISTIL HANDIA? «Talent-Show», «Rap», «DJ» eta «zarzuela» hitzak elkartuz gero, edozer gauza gerta daiteke!

Zarzuela generoko gaien aukeraketa bat eta genero txikiko zenbaki onenen ibilbide harrigarria da istorio zoragarri baten pean. Bertan, abeslariek beren abestiak kontatzen dituzten testuen harira lotutako komedia bateko aktoreak dira: amodioari, askatasunari, tristurari edo herriminari egindako kantak. Roberto Sanzek egin ditu musika-bandak jotzeko beharrezko musika egokitzapenak eta Luis Rodriguez gure libretista, aktore eta tenor komikoak sortu du istorioa.

Antzerki pertsonaia berezi batek komedia kutsua emango dio ikuskizun honi, Errebistil herrian bizi den rap abeslari baten abenturak kontatuz. Bertan ikusiko du nola ez diren aldatu gure zarzuelaren lan handietako gaiak, abesteko eta kontatzeko modua baizik. Hau dena talentu-show atmosfera berezi batek girotuta eta, esan dezagu, pixkat bat berezia den zeremonia maisu batekin. XXI. mendeko zarzuela honek genero hau ulertu eta maitatzea lortuko du gure zuzeneko taldearen ahots zoragarriekin eta David Sanchez maisuak zuzendutako Nafarroako Musika Banden Federazioko Banda Sinfoniko eta eszenaratze bikainekin. Hauek denek pieza klasikoak ekarriko dizkigute, hala nola, "El tambor de Granaderos", "Doña Francisquita", "La del Manojo de Rosas" edo "Baserria", baina genero sikaliptikoenean ere murgiltzeko aukera izanen dugu ere "La Corte del Faraón"-en eskutik.

Cristina Igea (sopranoa), Sofía Gutierrez (sopranoa), Luis Rodríguez (aktore eta tenor komikoa), Imanol Resano (tenorea) eta Álvaro Blasco (baritonoa) dira gure artistak. Hori guztia ikuskizun handi honetarako Ikus-Arte ikus-entzunezko enpresa nafarrak espreski diseinatutako argiztapen eta bideo mapping diseinu bikain eta zoragarriekin.

Ez utzi pasatzen Iruñeko antzokirik onenean, bere 90. urteurrenean gainera, ERREBISTIL HANDIAz gozatzeko aukera.

IsonMusic Producciones Musicales - ek ANTOLATUTA.

Iraupena

120 minutu

Fitxa artistikoa

Solistak:

  • Luis María Rodríguez     Actor y Tenor Cómico (D.J. Boy)
  • Cristina Igea Soprano    Lírico – Ligera (Soledad)
  • Sofía Gutiérrez                 Soprano Lírica (Pepa)
  • Imanol Resano                 Tenor (Vidal)
  • Álvaro Blasco                    Barítono (Javier)

Banda Sinfónica de la Federación de Bandas de Navarra: Dirección Musical: David Sánchez / Libreto: Luis María Rodríguez / Arreglos Musicales: Roberto Sanz / Dirección Artística: Luis María Rodríguez / Pianista: Juan Urdániz / Dirección de escena: Roberto Sanz y Jesús Mª Esquíroz / Iluminación, escenografía y video-mapping: Ikus-Arte / Técnico de Sonido: Javier Balda / Vestuario y Atrezo: Beatriz Sola / Coordinación Banda Sinfónica F.B.M.N.: Jesús Soria / Producción y organización: IsonMusic Producciones Musicales

Esta web utiliza cookies, ver aquí la Cookie-en politika. Si continúas navegando, estás aceptándola. También puedes personalizar las cookies.    Ver
Privacidad