GLOBE STORY

GLOBE STORY

Partekatu

*** Ikuskizun hau Gayarre Antzokiaren fatxadan egingo da. 

Bat-bateko maiteminak lotzen ditu betiko Greta eta Maxen bizitzak. Haur eder bat izango dute, beren eztei-bidaia itsasontzi batean biziko dute, maitale baten atzetik joango dira, ekaitz baten azpian dantzatuko dute eta gaixotasunez barre egingo dute ospitale zentzugabe batean. Pasioz biziko dituzte beren abentura komikoak, bihotza eskuan amaitu arte, literalki.

Globe Story keinuzko komedia bat da -hitzik gabe-, zinema mutuaren omenaldi gisa sortzen dena eta Gayarre Antzokiaren fatxadaren inguruan ikusi ahal izango dena. Komikotasun, keinu eta erritmo bizkorraz baliatzen da, hitzik gabe, maitasun istorio bat kontatzeko. Espazio zinematografiko batean girotuta, antzinako sepia tonu errebelatu batetik irtengo dira emakume bat eta gizon bat. Biek bi eskailera, kutxa bat eta puxika pila bat erabiliko dituzte zabuak, ekaitzak, mendiak, haurtxoak, txalupak, hondartzak edota bihotzak asmatzeko.

KONPAINIARI BURUZ

El Perro Azul Teatro Errioxan sortu zen 2010. urtean, edozein adinetako ikusleak hunkitzeko gai diren antzerki-lengoaiak ikertuko dituen begirada artistiko ausarta eszenara eramateko asmoarekin. Globe Story-z gain, Superhéroe, Peter Pan eta Wendy eta Artistas o bestias ikuskizunak ekoitzi dituzte.

—————————————————————————————————————–

EDAD RECOMENDADA | GOMENDATUTAKO ADINA +6 años (urte).

Iraupena

60 minutu

Fitxa artistikoa

Dramaturgia y dirección | Dramaturgia eta zuzendaritza: Jorge Padín. Interpretes | Antzezleak: Gemma Viguera, Fernando Moreno, Elena Aranoa. Escenografía | Eszenografía: Santiago Ceña. Vestuario | Jantziak: Martín Nalda. Dirección musical | Zuzendaritza musikala: Elena Aranoa. Iluminación y sonido | Argiztapena eta soinua: Carlos Cremades.

Esta web utiliza cookies, ver aquí la Cookie-en politika. Si continúas navegando, estás aceptándola. También puedes personalizar las cookies.   
Privacidad