Antzezte-tresnak

Prestakuntza-saio hauek Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuarekin elkarlanean antolatzen dira, ikasgeletako lana antzerkiak eskaintzen dituen teknika askotarikoekin aberasteko interesa duten irakasleentzat dira, eta parte hartzeko, Hezkuntza Departamentuko Irakasleen Prestakuntza Atalean irakasleentzat zabalik dagoen deialdiaren bidez eman behar da izena.

Horrez gain, arte eszenikoetako profesionalentzat dira Lucía Miranda, Eva García (goizeko ordutegian) eta Marga Íñiguezen saioak (goizeko eta arratsaldeko ordutegian), eta parte hartzeko, Gayarre Antzokiaren bidez eman behar da izena.

Martes, 13 abril/2019
LUCÍA MIRANDA
Antzerki Foroa eta Antzerki Dokumentala ikasgelan aplikatua 
Antzerki foroan, talde bati eragiten dion arazo bat azaltzen da. Gatazka azaltzen da, eta ikusleei ikusle-aktore bihurtzeko aukera ematen zaie. Eszena geldiaraz dezakete eta pertsonaietako batekin trukatu beren burua, jokatzeko modu desberdin bat erakusteko, aukera bat. Beste alde batetik, antzerki dokumentala aurkezten dugu, ahotsik ez duten komunitateei ahotsa emango dieten ikuskizunak sortzeko modu gisa. Jolasen eta elkarrizketen bidez, talde baten kontaketa zehatza eratzen doa. Ikasgelan gatazkak konpontzeko eta ikasleei hitza emateko balio dute bi korronteek.

Arratsaldeko ordutegian, apirilaren 13an, asteartea: 16:30etik 20:30era. Irakasleentzat zabalik dagoen izen-ematea, Hezkuntza Departamentuko Irakasleen Prestakuntzarako Atalaren bidez.

Horario matinal apirilaren 14an, asteazkena: 10:00etatik 14:00etara Izen-ematea, Gayarre Antzokiaren bidez.
Argibide gehiagotarako: producciones@teatrogayarre.com
Argibide gehiago

Izen-ematea

Lunes, 19 abril/ 2019
ADRIANA SALVO, VIKI GRACIA e ÍÑIGO ARANBARRI
Método PIBE
Se presentará el Método PIBE (Psicoterapia Integrativa basada en escenas). Una analista-intérprete interviene en el alumnado ofreciéndoles una herramienta cercana y atractiva en la que el uso del cuerpo y el espacio trascienden la palabra. En ese momento el aquí y ahora de la escenificación permiten un encuadre participativo y experiencial. Se establecerán las bases del neurodesarrollo de las personas adolescentes y cómo las artes escénicas pueden contribuir a dicho desarrollo.

Arratsaldeko ordutegian, apirilaren 19an, astelehena: 16:30etik 20:30era. Irakasleentzat zabalik dagoen izen-ematea, Hezkuntza Departamentuko Irakasleen Prestakuntzarako Atalaren bidez.
Argibide gehiagotarako: producciones@teatrogayarre.com

Martes, 20 abril / 2019
PATXI LARREA
Clown tailerra
Tailer honek balio handia ematen dio irakasleen prestakuntzari. Izan ere, clowna metodologia interesgarrienetako bat da ikasleak hezteari begira, inprobisaziorako duen gaitasuna aintzat hartuta, emozioak kudeatzeari begira umorearen eta enpatiaren bidez, eta lotsa alde batera utzi eta gozatzeari begira.

Arratsaldeko ordutegian, apirilaren 20an, asteartea: 16:30etik 20:30era. Irakasleentzat zabalik dagoen izen-ematea, Hezkuntza Departamentuko Irakasleen Prestakuntzarako Atalaren bidez.
Argibide gehiagotarako: producciones@teatrogayarre.com

Lunes, 26 abril / 2019
EVA GARCÍA
Arte komunitarioak
Arte komunitarioetako, inklusiboetako eta dibertsoetako proiektuak garatzea herritartasunaren eta praktika demokratikoaren entsegurako aukera moduan ageri zaigu. Ikastetxeak elkar ezagutzeko aukera eskaintzen die sortzaileei eta hezkuntza-komunitateari, kokreazio artistikoko ekintza batean. Ekintza horretan biek ala biek elkar elikatzen dute, oso askotarikoak eta desberdinak diren pertsonen arteko topagune batean, sortze-proiektuaren aitzakiarengatik ez balitz, beharbada inoiz ez baitzuten elkar aurkituko.

 

Horario matinal apirilaren 26an, astelehena: 10:00etatik 14:00etara. Izen-ematea, Gayarre Antzokiaren bidez.
Arratsaldeko ordutegian, apirilaren 26an, astelehena: 16:30etik 20:30era. Irakasleentzat zabalik dagoen izen-ematea, Hezkuntza Departamentuko Irakasleen Prestakuntzarako Atalaren bidez.
Argibide gehiago

EVA GARCÍA-Artes Comunitarias

Izen-ematea
Argibide gehiagotarako: producciones@teatrogayarre.com

Martes, 27 abril/ 2019
MILA GARCÍA
Nola egin miniaturazko eta paperezko antzoki bat. Diorama
Irakasleei papera ebakitzeko artea hurbiltzean datza tailerra. Aurreneko zatia teorikoa eta oso bisuala izango da, eta bertan papera ebakitzeko arteari eta eskaintzen dituen aukera desberdinei helduko zaie, oro har, erreferentziazkoak diren artisten irudiekin. Bigarren zatian, miniaturazko antzoki bat egitean jarriko dugu arreta. Adibideak ikusiko ditugu eta jarraian, bertan dauden irakasleek lanari ekingo diote, diorama bat sortzeko. Asmoa ez da “maisulan” bat egitea, baizik eta muntaketa ulertzea, teknika batzuk eta nola sartu beste batzuk, dinamismoa eta ezusteko elementuak emateko. Hori guztia oso modu praktikoan landuko da, gero ikasgelara eraman ahal izateko xedearekin.

Arratsaldeko ordutegian, apirilaren 27an, asteartea: 16:30etik 20:30era.Irakasleentzat zabalik dagoen izen-ematea, Hezkuntza Departamentuko Irakasleen Prestakuntzarako Atalaren bidez.
Argibide gehiagotarako: producciones@teatrogayarre.com

 

Esta web utiliza cookies, ver aquí la Cookie-en politika. Si continúas navegando, estás aceptándola. También puedes personalizar las cookies.    Ver
Privacidad