FUNCIÓN ESCOLAR | 7 URTE
FUNCIÓN ESCOLAR | 7 URTE
Egunak eta ordutegiak
- abendua 16 11:00
Antzerki thriller honetan, hiru gizon eta emakume bat beren bulegoan bilduko dira lan-ordutegitik kanpo. Nahiz eta urteak diren laurak bazkideak direla, ez da adiskidantzazko bilera. Haien beldur handiena egia bihurtu da. Ordu batzuk baino ez dira gelditzen poliziak bulegora joan eta lau bazkideak atxilotzeko. Arrazoia zerga-iruzurra da. Bilera horretan, haiekin batera, bitartekari bat dago… Zergatik? Zer egin? Zenbat kostatzen da kartzelan zazpi urte igarotzea? Haietako zeinek hartuko du zigorra bere gain?
—————————————————————————
EMANALDIARI ETA IZEN EMATEKO PROZESUARI BURUZKO INFORMAZIOA:
Obraren gutxi gorabeherako iraupena 85 min + TALDE ARTISTIKOAREKIN 20 minutuko SOLASALDIA emanaldia amaitzean.
Emanaldia euskaraz.
Gomendatutako adina: +15 urte
Sarrerak: 3 euro pertsona bakoitzeko.
IZEN EMATEAK: idatzi publicos@teatrogayarre.com helbidera.
—————————————————————————
DESKARGA DAITEZKEEN MATERIALAK:
«7 URTE DOSSIERA» (euskaraz) HEMEN.
Konpainiak emanaldia osatzeko prestatutako GIDA PEDAGÓGIKOA «7 URTE» HEMEN.
—————————————————————————
Este espectáculo forma parte de Gayarre Conecta 2026|2027 dentro de la línea de funciones dirigidas a centros de Educación Secundaria.
Iraupena
Fitxa artistikoa
Dirección, adaptación textual y espacio escénico | Zuzendaritza, testu moldaketa eta espazio eszenikoa: Agurtzane Intxaurraga. Traducción | Itzulpena: Txiliku Aranguren. Intérpretes | Antzezleak: Aitor Beltran, Dorleta Urretabizkaia, Jon Olivares, Iñigo Gastesi, Kandido Uranga. Iluminación | Argiztapena: Xabier Lozano. Una producción de Vidania Teatro.