FUNCIÓN ESCOLAR | ONIRO

FUNCIÓN ESCOLAR | ONIRO

Egunak eta ordutegiak

  • martxoa 17 11:15
  • martxoa 17 09:45
FUNCIÓN ESCOLAR
Partekatu
FUNCIÓN ESCOLAR

Ilargi bere aitarekin, amarekin eta Teckel txakurrarekin bizi den 10 urteko neska bat da. Azkenaldian ez du lo gehiegirik egin nahi. Ez daki zer gertatzen zaion, baina haurtzarotik urrundu eta heldutasunera hurbiltzen duten beldur berriak atzematen hasi da; bakardadeari, banantzeari edo heriotzari buruzko beldurrak esnaldian agertzen zaizkio eta horrek kezkatu egiten du.

Ilargik insomnioaren munstroa garaitzea lortzen duenean, ametsen munduan barneratuko da eta beldurra gure izatearen parte dela ulertaraziko du. Bere ametsetan aurkituko dituen pertsonaiek emango dizkioten aholkuei esker, beldur berri horiek ezagutu eta onartu ahal izango ditu, eta, horrela, bere hazkunde pertsonalaren parte direla ulertu ahal izango du.

Antzezpena, txotxongiloak eta objektuak, estetika oniriko zainduarekin txandakatzen dira istorio hau kontatzeko.

“Bizitzan ez da ezeren beldurrik izan behar, ulertu besterik ez da egin behar (…) hobeto ulertzeko unea da, beldur gutxiago izateko“.
Marie Curie

—————————————————————————

EMANALDIEI ETA IZEN EMATEKO PROZESUARI BURUZKO INFORMAZIOA:

Goizeko emanaldiak: MARTXOAK 17, ASTEAZKENA. Euskaraz 9:45ean eta gaztelaniaz 11:15ean

Gutxigorabeherako iraupena: 55 min.

Gomendatutako adina: +8 urte

Sarrerak: 3 euro pertsona bakoitzeko.

IZEN-EMATEAK: producciones@teatrogayarre.com helbidera idatzi.

—————————————————————————

DESKARGA DAITEZKEEN MATERIALAK:

"Oniro" ikuskizunaren DOSSIERRA HEMEN.

—————————————————————————

Ikuskizun hau Gayarre Konektatuz 2026 | 2027 programaren parte da, Lehen Hezkuntzako ikastetxeei zuzendutako emanaldien ildoaren baitan. 

Iraupena

55 minutos

Fitxa artistikoa

Dirección y dramturgia / Zuzendaritza eta dramaturgia: Estitxu Zaldua. Intérpretes / Antzezleak: Kattalin Errazti, Nerea Martínez, Juanjo Herrero. Escenografía / Eszenografia: Katamalo Eszenografiak. Máscaras y títeres / Maskarak eta txotxongiloak: Eudald Ferrè. Vestuario / Jantzitegia: Azegiñe Urigoitia. Iluminación / Argiztapena: Vanesa Santos. Una producción de RubiK al Kuadrado.

Esta web utiliza cookies, ver aquí la Cookie-en politika. Si continúas navegando, estás aceptándola. También puedes personalizar las cookies.   
Privacidad