FUNCIÓN ESCOLAR | BANDOLERO / TRETATXU
FUNCIÓN ESCOLAR | BANDOLERO / TRETATXU
Egunak eta ordutegiak
- urtarrila 19 11:15
- urtarrila 19 09:45
Tretatxuk eta bere familiak gosea eta pobrezia pairatu zituzten. Agintariek dena lapurtu zieten: ortua, etxea... baita irribarrea ere. Baina ume bihurri hura hazi egin zen, eta inguruko bidelapurrik miretsiena bihurtu zen.
Lapurren gobernadore honek hamaika abentura eta erronka biziko ditu: boteretsuei egindako lapurretak, arriskuz betetako ihesaldiak, ezinezko ezkutalekuak, maitasun-istorio korapilatsuak eta amaierarik gabeko dantzak. Beti arriskuaren mugan eta beti heriotza saihesten. Eta, hala ere, herriaren bihotza irabaziko du, bere altxorrik preziatuena.
Alabaina, heroirik ausartenak ere despistatzen dira. Tretatxuk, bere balentrietan murgilduta, etxekoak ahaztu ditu. Baina, zorionez, bizitzak oraindik azken erronka bat botako dio: samurtasunez beteriko borroka bat.
—————————————————————————
EMANALDIEI ETA IZEN EMATEKO PROZESUARI BURUZKO INFORMAZIOA:
Goizeko emanaldiak: URTARRILAK 19, ASTEARTEA. Euskaraz 9:45ean eta gaztelaniaz 11:15ean
Gutxigorabeherako iraupena: 50 min.
Gomendatutako adina: +6 años
Sarrerak: 3 euro pertsona bakoitzeko.
IZEN-EMATEAK: producciones@teatrogayarre.com helbidera idatzi.
—————————————————————————
DESKARGA DAITEZKEEN MATERIALAK:
DOSSIER «BANDOLERO / TRETATXU» (elebiduna) HEMEN.
Konpainiak emanaldiak osatzeko prestatutako «BANDOLERO / TRETATXU» JARDUERA GIDA LASTER.
—————————————————————————
Ikuskizun hau Gayarre Konektatuz 2026 | 2027 programaren parte da, Lehen Hezkuntzako ikastetxeei zuzendutako emanaldien ildoaren baitan.
Iraupena
Fitxa artistikoa
Idea original / Jatorrizko ideia: Miren Larrea. Dirección / Zuzendaritza: Iván Alonso. Intérpretes / Antzezleak: Miren Larrea, Valentina Raposo. Títeres / Txotxongiloak: Valentina Raposo. Música original y versiones / Jatorrizko musika eta bertsioak: Fran Lasuen. Escenografía / Eszenografia: Calvito&Tupe. Vestuario / Jantzitegia: Betitxe Saitua. Dirección artística e iluminación / Zuzendaritza artistikoa eta argiztapena: Ion Chávez. Una producción de Anita Maravillas.