Sortu eta Hezi, Gayarre Foroa 2020

GAYARRE FOROA

Topaketarako eta elkarrizketarako esparrua, hezkuntza-komunitatearen eta artistikoaren artean. Ideia da informazioa eskaintzea, arte eszenikoekin lotutako esperientzia eta tresna pedagogikoak trukatzea, ikerketarako zubiak jarrita eta gogoeta teorikoa eta praktikoa bultzatuta, lanerako ildo ideologikoak eta metodologikoak ikusita, antzerkiaren bidez gazteekin lan egiteko tresna komunak garatzeko helburuarekin.

Bigarren Gayarre Foroa arlo artistikoaren eta akademikoaren arteko ezagutza trukatzeko eta elkarlanean aritzeko espazio moduan antolatu zen, eta Gayarre Antzokian egin zen 2020ko otsailaren 22an, larunbata, 10:00etatik 18:30era. Hitzordua, hain zuzen, arte eszenikoetako sortzaile-profesionalentzat izan zen, irakasleentzat, kultura-teknikarientzat, gizarte-taldeen dinamizatzaileentzat eta antzerkiak hezkuntzan duen rolean sakondu nahi zuten pertsona guztientzat.

Zalantzarik gabe, arte eszenikoek ikaragarrizko ahalmena daukate sorkuntza artistikorako, hezkuntzaren esparruarekin lankidetzan. Gero eta gehiago dira printzipio honekiko konpromisoa duten sortzaileak eta artistak, eta egun izugarri berritzaileak diren proiektuak eta sinergiak sortzen ari dira, artehezitzailearen figura sustatzen. Figura hori oso estimatua da museoetan, antzokietan eta, oro har, arte-zentroetan, eta gizartea arteekin konektatzeko konpromisotik eta berezko beharretik sortzen da, benetako adituen eskutik: artistak, sortzaileak eta, jakina, hezitzaileak.

“Sortu eta hezi” izenburupean, oso sendotuta dauden esperientziak ezagutu ditugu: Pedagogías Invisibles, Baketik eta The Cross Border Project. Lanerako dituzten metodoetara hurbildu gara, heziketako edo pedagogiko moduan bururatutako ekimenak zenbateraino sortzen diren sortzeko, partekatzeko eta eraldatzeko prozesuak abiarazteko beharretik esploratzeko.

Informazio gehiago

 

Esta web utiliza cookies, ver aquí la Cookie-en politika. Si continúas navegando, estás aceptándola. También puedes personalizar las cookies.    Ver
Privacidad