FESTE
FESTE
Itsasoaren ondoan dagoen luxuzko etxe handientsu batean, dena prest dago ezkontza baterako. Bertako biltegi ilunean lana da nagusi: banaketak, garbiketa, zaintza… Tragedia mingotsaren eta pailazokeria ilunaren nahasketa poetiko batean, pertsonaia maskaradun maitagarriek ahal den guztia egingo dute hornidura ziurtatzeko. Hauskortasunera kondenatuta, duintasunaren eta aberatsen errespetuaren alde borrokatuko dira. Baina bat-batean, itsasoa desagertu egingo da eta hondarrezko eta harrizko basamortua besterik ez da geldituko. Ospakizunak, hala ere, jarraitu egin beharko du.
Feste helduentzako hitzik gabeko maitagarrien ipuina da. Norbanakoaren zorionaren bilaketari buruzko istorio tragikomiko bat, atzean beste zerbait duena: Paul Kleeren aingeruak bezala, maskarak, bere gelditasun isilaz, aurrerapenaren eromen amorratuaren lekuko dira.
FAMILIE FLÖZ
1994an Alemanian jaiotako konpainia honek hitz egin aurretik dagoen horrekin antzerkia egiten du. Gatazka oro gorputzean ageri da lehenik. Gatazka fisikoa egoera dramatiko ororen sorrera da. Ekoizpen bakoitza sormen-prozesu kolektibo baten bidez garatzen da, eta antzezle guztiek beren pertsonaien egile eta egoeren parte dira. Inprobisazio ugaritan, taldeak eurek aukeratutako gai baten inguruan lan egiten du eta material dramatikoa biltzen du, ahotsik gabeko maskarak jokoan sartu aurretik. Testu bidezko lanaren antzera, maskarak forma bat emateaz gain, eduki bat ere ematen du. Maskara baten garapenetik, jolasa eta entsegua eta maskararen eta aktorearen arteko sinbiosira arte, prozesuak modu esanguratsuan ematen dio forma emaitzari.
Maskararen funtsezko paradoxa (aurpegi bizia forma zurrun batez estaltzea, pertsonaia bizi bat sortzeko), aldi berean sinesgarria eta desafiatzailea da aktorearentzat. Baina ez berarentzat bakarrik. Maskarak bizitza hartzen du hasieran ikuslearen irudimenean, eta une horretan hura ere sortzaile bihurtzen da. Flözen ekoizpenak, ikusleen erantzunekiko sentikorrak direnak eta gure lanaren gaineko begirada kritikoa dutenak, interpretatzen diren heinean garatzen eta aldatzen jarraitzen dute, eta, ondorioz, haien dentsitatea eta intentsitatea heredatzen dute.
Familie Flöz-en ekoizpen bat Theaterhaus Stuttgart, el Theater Duisburg eta el Theater Lessing Wolfenbüttelekin koprodukzioan.
Iraupena
Fitxa artistikoa
De | Egileak: Andrés Angulo, Björn Leese, Hajo Schüler, Johannes Stubenvoll, Thomas van Ouwerkerk, Michael Vogel Dirección | Zuzendaritza: Michael Vogel. Intérpretes | Antzezleak: Andrés Angulo, Johannes Stubenvoll, Thomas van Ouwerkerk. Máscaras | Maskarak: Hajo Schüler. Escenografía | Eszenografia: Felix Nolze, Rotes Pferd. Vestuario | Jantziak: Mascha Schubert. Música | Musika: Maraike Brüning, Benjamin Reber.