EVA CONTRA EVA
EVA CONTRA EVA
Joseph L. Mankiewiczen “Eva al desnudo” klasikoan ideia hartutako lana da. Belaunaldi desberdinetakoak diren bi aktorek pertsonaia berbera jokatu behar dute. Bere burua ezagutarazteko aukera lortzeko borrokatuko da aktore gazteena. Aktore nagusia, aldiz, ahaleginduko da denbora igarotzeak bera ez desagerrarazten. Baina horrek ez ditu nahitaez aurkari edo etsai bihurtzen.
Aktore batek krisia izatea ekar dezaketen arrazoiak, edozein emakumeren kasuan bezala, eztabaidaezinak izan daitezke itxura batean, baina zer da egia eta zer asmakeria soziala belaunaldien arteko gerra iragarri honetan? Pau Mirók partitura fin eta dibertigarri batean jarriko ditu galdera horiek guztiak.
Pertsonaiek antzerkia erabiltzen dute bizitzaz hitz egiteko, eta bizitza, antzerkiaz hitz egiteko. Halako bizitasunez eta debozioz ematen zaizkio lanbide honi, ezen, sarritan, beren buruaz barre egiteko gaitasuna galtzen duten. Izan ere, ez dago argi gainerakoek gutaz ikusten dutena garen egiazki ala guk uste duguna garen.
Iraupena
Fitxa artistikoa
Adaptación y dramaturgia / Egokitzapena eta dramaturgia Pau Miró. Dirección / Zuzendaria Sílvia Munt. Intérpretes / Antzezleak Ana Belén, Ana Goya, Mel Salvatierra, Javier Albalá, Manuel Morón