El Gayarre acogió «Escape room», la comedia basada en el juego de moda

Asteburu honetan, uztailaren 1ean, ostirala eta 2an, larunbata, 20:30tan Madrilgo karteldegietan arrakasta handia izan duen "Escape Room" antzezlana izango da Gayarren, Antonio Molero, Marina San Jose, Leo Rivera eta Monica Perez protagonista dituelarik. Verteatro, Pachesca Producciones, Focus, Arriska eta Smedia enpresen ekoizpena da.

Antzezlana Joel Joan eta Héctor Claramunt sortzaile eta zuzendariek hainbat asmakizunen bidez giltzapetu dituzten gelatik ateratzeko helburua duten jolas hauetako batetara egindako bisitaldi batean sortu zen. Azaldutakoaren arabera, “gure lehen escapean sartu ginenean, ez genekien hura izanen zenik azkenean aukeratuko genuen eszenatokia, baina berehala sumatu genuen escape room bat sorpresa-kutxa ezin hobea zela idatzi nahi genuenerako. Espazio eta atzerako kontaketa batean harrapatuta dauden pertsonaiak. Sorpresak eta ustekabeko birak, etengabeko suspensea, denetatik pasa daitekeen presio-heltzea.

Komedia gisa idatzitako lanak xehetasun osoz birsortzen du azken urteotan hain ospe handia lortu duten aisialdirako areto horietako bat, eta gogoeta egiten du gizakiok nola jokatzen dugun biluzik sentiarazten gaituzten muturreko egoeren aurrean, gure bultzada primitiboenak azaleratzen direnean eta sentimenduekin oso agerian erreakzionatzen dugunean.

strong>Beldurrezko komedia honek Madrilgo Lavapies auzoko escape room batetara joateko geratu diren "bizitza osoko lagunak" diren bi bikoteren istorioa kontatzen du. Lau lagunek uste dute joko dibertigarri batean parte hartuko dutela denbora pasatzeko, adimena probatzeko eta barre pixka bat egiteko. Baina gelako atea atzean hermetikoki itxi eta atzerako kontaketa hasten denean, gauza bitxiak gertatzen hasiko dira.

Sarrerak antzokiko leihatilan edo www.teatrogayarre.com webgunean eros daitezke.

Esta web utiliza cookies, ver aquí la Cookie-en politika. Si continúas navegando, estás aceptándola. También puedes personalizar las cookies.    Ver
Privacidad