EÑAUT ELORRIETA. ‘Fantasia’

11 azaroa, 2023
- 11 azaroa, 2023

EÑAUT ELORRIETA. ‘Fantasia’

Partekatu

Eñaut Elorrietaren disko eta bira berriak Fantasia du izena. Aitor Etxebarria izan da Eñauten ekoizle eta lankidea hamar kantu berrirekin osatutako lan honetan Fantasia azken bi urteetan egindako lanaren emaitza da, eta Aitor Eñauten esentzia islatzen saiatu da, maitasuna ardatz hartuta abesti erraz, lasai eta edertasun handikoak biltzen dituen diskoan.

Abesti guztiak artista gernikarrak konposatu ditu, eta bere letrez gain, Uxue Alberdik, Iñigo Astizek, Jose Luis Otamendik, Itziar Ugartek eta Amaia Lasak idatzitako letrak musikalizatu ditu. Eider Corral izan da arte eta irudi zuzendaria eta Uxue Alberdi arduratu da literatura edizioaz. Lana Donostiako Elkar eta Bilboko Mala Estrata estudioetan grabatu eta nahastu dute, eta Jonan Ordorikak masterizatu du.

Diskoan parte hartu duten musikarien artean Felix Buff, Amorante, Fernando Neira eta Xabi Zeberio daude, besteak beste. Zuzenean, Fantasiaren kantuez gain, Eñautek bere ibilbide osoko kantuak eskainiko ditu, bere ohiko musikariekin batera, zuzenean, Ander Zulaika, Ruben Caballero, Fernando Neira eta Txus Aranbururekin.

 

 

Iraupena

90 minutu

Fitxa artistikoa

Intérpretes | Antzezleak: Eñaut Elorrieta, Ander Zulaika, Ruben Caballero, Fernando Neira, Txus Aranburu.

Esta web utiliza cookies, ver aquí la Cookie-en politika. Si continúas navegando, estás aceptándola. También puedes personalizar las cookies.   
Privacidad