ELECTRIKAL BODY
ELECTRIKAL BODY
Elektrical Bodyk Nikola Teslaren figura erreferente moduan hartzen du sortze-prozesuan. Buru ameslaria eta ez oso estimatua, energiaren erabilera ekologikoaren sustatzailea izan zen. Elektrical Body zientzia eta dantza garaikidea batzen dituen proiektu bat da, abiaburu hartuta elektromagnetismoa, magnetismoaren eta elektrizitatearen arteko erlazioak aztertzen dituen Fisikaren zatia. Nazioarteko sei dantzariren talde baten eszenaratzearekin, bidaia energetikoa proposatzen da, eremu elektriko eta magnetikoekin kargatutako partikulen interakzioa dantza eta mugimendu bihurtzen duena..
Nikola Tesla gabe ezin izango genuke argiaren fenomenoa azaldu elektromagnetismoaz hitz egin gabe. Elkar erakartzen duten gorputzak, alderatzen direnak eta ikusten ez ditugun baina elementuak konektatuta mantenarazten dituen indar magikoaren bidez elkarrekin erlazioak izatera jolasten direnak. Beren edertasuna sorkuntza koreografikoaren bidez azalduko dugu. Azken batean, dibulgazio zientifikoa egitea da asmoa, sorkuntza artistikoa erakutsiz zientzia ulertzeko modu gisa eta alderantziz.
Iraupena
Fitxa artistikoa
Dínamo Danza Dirección Artística / Zuzendari artistikoa Carmen Larraz Acompañamiento de dirección y documentación / Zuzendaritzako eta dokumentazioko laguntza Bertha Bermúdez Creación coreográfica / Sorkuntza koreografikoa Carmen Larraz en colaboración con los bailarines Intérpretes / Dantzariak Alvaro Copado, Kenji Shinohé, Martín Los Arcos, Stephano Mattiello, Polina Tiabut, Carmen Larraz