Irailaren 23an, ostirala, Gayarre Antzokiak udazkeneko denboraldiari hasiera emango dio 2023. urte hasierara arte luzatuko den programazio berri batekin. "Begiradak orainetik” leloak biltzen du ikusleek gozatu ahal izanen duten istorio eta ikuspegi anitzeko antzezlan eta ikuskizun andana zabala. 28 tituluk osatzen dute, hauek Arte Eszenikoen eta bere profesionalen kezka eta interesa islatzen dutelarik orainaren inguruko aurkikuntza-, hausnarketa- eta entretenimendurako tresna izateko.
Hain zuzen, udazkenean Mario Gas zuzendaria Gayarrera itzuliko da Los secuestradores del lago Chiemsee komedia beltza aurkezteko; horrez gain, Juan Echanove etorriko da, Nick Whitbyren Ser o no ser ospetsuaren agintean; Daniel Veronese, Harold Pinterren Retorno al hogar lanaren bertsio berri batean; Lola Herrera, Adictos estreinatu berriarekin, Magüi Mirak zuzendutako komedia distopiko bat; eta Finlandia, Pascal Rambert frantziar dramaturgo ezagunaren antzezlan berria. Musikaren alorrean, Interpretatzaile Handien Zikloa London Handel Players taldeari esker itzuliko da, barrokoan zehar egingo duen bidaia batean, Telemann, Vivaldi eta Bach protagonista izanda.
Bertako talentu eszenikoaren arloan, Estefanía de Paz Asín izango da udazkeneko denboraldia hasiko duena, La Reina del Arga antzezlanarekin, eta, gainera, Boga-Boga konpainia nafarraren Llueven Vacas, arreta genero-indarkerian jartzen duena, eta Raíces, Atena fundazioaren dantza inklusikoko proposamen berria, estreinatuko dira gurean. Pamplonesa gure bandaren musikari, testu mitikoak berreskuratzeko ariketa bat gehituko zaio, adibidez, Sopa de pollo con cebada, Nafar Ateneoarekin elkarlanean iritsiko zaigun irakurketa dramatizatu batean.
Antzerki berritzaile eta ausartena ere gure artean izango da, besteak beste Teatrodix Jaialdiaren kolaborazioari esker, Lucía Mirandarekin, Casa izeneko antzerki dokumentalaren ariketa berri batean, eta bai María Goiricelayaren Altsasu lanarekin, Madrilgo Nuevo Teatro Fronterizoren “Cicatrizar” proiektutik sortutako antzezlanarekin. Bi horiei gehituko zaizkie Teatro del Barrio konpainia, Cómo hemos llegado hasta aquí lanarekin, 2022ko Letrazaurituak Jaialdiarekin lankidetzan, eta Sexberdinak euskarazko antzerki inklusiboa, Aitziber Garmendia eta Telmo Iruretarekin. * * * * * *
Urteko azken hiruhilekoa iristeak berekin ekarriko du nazioarteko konpainia handiak itzultzea, hala nola Suitzako Baccalà konpainiaren zirku garaikidea, Oh! Oh! lanean, zeinak “Narices” Nafarroako Emakume Pailazoen Nazioarteko Jaialdiaren elkarlana izango duen; Quebeceko Ballets Jazz Montréal konpainiaren dantza garaikide bikaina; eta Alemaniako Familie Flöz konpainiaren keinu bidezko antzerki eta maskaren antzerki antzeratu ezina, Feste lanean.
Amaitzeko, oso estimatuak diren Gabonetako proposamenak ez dira faltako familia-antzerkiari eskainitako zikloan, gaztelaniazko lau tituluz eta euskarazko hiruz osatuta egongo dena, baita Arte Eszenikoetako profesionalei, irakasleei eta publiko orokorrari zuzendutako jarduera osagarriak ere
Programazio-bloke berri honen salmenta Gayarre Lagunekin hasiko da lehenik eta behin, gaur asteartea 13 eta asteazkena14ean. Osteguna 15etik aurrera izango da publiko orokorrak sarrerak erosten hasi ahal izango den unea. Gayarre Antzokiak hiru egunetan txarteldegian ordutegi berezia eskainiko du eraikineko atondoan kokatuta, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. Sarrerak eguneko 24 orduetan ere erosi ahal izango dira www.teatrogayarre.com -en.