ANTZERKIAK GARRANTZI HANDIA DU
Larunbata 27 martxoa
Prezioak

1,50 € - 3,00 €

ÚLTIMAS LOCALIDADES

Gau-jaialdi berezia, antzezpenaren jatorria ospatzeko, hitza berreskuratuz, keinu soila, ahotsa, antzeztearen funts moduan. Milaka eta milaka urtean gizateriak asmatu, irudikatu eta kontatu dituen istorioak eta ipuinak nabarmendu nahi ditugu. Milaka urteko istorioak, egungo kontakizunekin batera bizi direnak, ipuinak kontatzeko lanbide zaharrari esker. Ipuin bakoitzaren emozioan egingo den bidaia, kontaketa bakoitzaren intriga eta misterioa dastatzekoa, istorioak kontatzeko baliatzen den umorearekin barre egitekoa, Nafarroako kontaketa profesionalaren ahots onenekin kantatzekoa.

Aurkezlea: Isabel Aisa:
Aizuuu! Kontatu didate ipuinak kontatuko ditudala. Kontatu didate kontatzen dutenek, kontatzen dutenean, zenbait ipuin kontatuko dituztela. Gero ipuin horiek kontatu ahal izango direla; izan ere, zenbat eta gehiago kontatu, orduan eta gehiago kontatuko baitira. Argi dago… kontatzeak garrantzi handia du! Baina zer ari natzaizue kontatzen…? Entzutera etorri naiz ni

Kontaketa:

Sergio de Andrés.
 Kontalaria naiz munduak halako egin nauelako, munduak maitasunez hartu nauelako, munduak beti entzun nahi izan didalako.

Birjiñe Albira. Ni kontatzen aritzen naiz isilik ez gelditzeagatik, ez ahazteko eta komunikatzeko. Kontatzen ongi pasatzen dut, eta izan ginenarekin eta garenarekin konektatzen nau. Bat izan ordez denak izateko kontatzen dut.

Jaione Urtasun Izal (Pontxa). Pontxak ipuinak maite ditu, kontatu egiten ditu eta mota guztietakoak asmatzen: piratenak, sorginenak, neska ausartenak… Bere istorio zoroetan, pertsonaia asko ezagutuko ditugu eta publikoa ipuinaren zati sentituko da.

Xabier Flamarique Catalá (Flobin). Flobinek ipuin-kontalaria izan nahi du… Aita halakoa da, eta bai aitona ere. Berari izugarri gustatuko litzaioke izatea, eta horregatik aitaren maleta magikoa hartu eta ipuin bat kontatzeko abenturari heltzea erabaki du. Publikoak lagunduta, benetako istorio bat nola kontatzen den ikasiko du.

Virginia Moriones. “Kontularia zara!”, esaten zidan aitak. Eta arrazoi osoa zuen. Kontularia eta magoa, ipuin bat kontatzen denean zerbait magikoa gertatzen baita. Ipuinak altxor txikiak dira, jasotzen dituena aldatzen dutenak; ikasbidea, istorio bat, esperientzia bat, bizitza bizitzeko modu berri bat.

Sergio Salinas. Ni neu izateko bidea ematen didan bizitzako gunea delako kontatzen ditut istorioak, izaki sortzailea, elkarrizketan publikoarekin, pertsonaiekin, objektuekin, irudiekin eta musikarekin, zurekin hitz egiteko.

Xabier Artieda: Xabierrek ikaragarri gogoko du bere istorioekin ongi pasatzea, eta bere hitzetatik pertsonaia dibertigarriak sortzen ditu, magikoki agertzen direnak agertokian. Batzuetan, gainera, ohartu gabe publikoa ipuinaren zati ere bihurtzen da.

Maria Suberviola Hitzak musikan, musika hitzetan. Bi gauzak oso lotuta daude elkarri, ezin dira banandu. Jaio aurretik musika gara, eta modu naturalean sortu eta egiten dugu soinua txiki-txikitatik. Horregatik, Musas y Fusas taldean musika ontzen dugu, testu, ipuin eta poema zoragarriak kontatu eta kantatu ahal izateko.

Argi- eta soinu-teknikaria: Fermin Izko

Produkzioa: Quiero Teatro

Iraupena

75 minutu

Fitxa artistikoa

Aurkezlea: Isabel Aisa. Narrazioak: Sergio de Andrés, Birjiñe Albira, Xabier Flamarike, Jaione Urtasun, Virginia Moriones, Sergio Salinas, Xabier Artieda, Maria Suberviola.

Irudien galeria

0 Comments

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Ver más

  • Responsable: Fundación Municipal Teatro Gayarre.
  • Finalidad:  Moderar los comentarios.
  • Legitimación:  Por consentimiento del interesado.
  • Destinatarios y encargados de tratamiento:  No se ceden o comunican datos a terceros para prestar este servicio. El Titular ha contratado los servicios de alojamiento web a Siteground que actúa como encargado de tratamiento.
  • Derechos: Acceder, rectificar y suprimir los datos.

Avda. Carlos III - 31002 Pamplona (Navarra) | T. 948 206 593 | Pribatutasun-politika - Lege-oharra - Cookie-en politika - Gardentasun Ataria - publicos@teatrogayarre.com
Top
Esta web utiliza cookies, ver aquí la Cookie-en politika. Si continúas navegando, estás aceptándola. También puedes personalizar las cookies.    Ver
Privacidad

Log in with your credentials

Forgot your details?