EL SONIDO OCULTO

21 urtarrila, 2024
- 21 urtarrila, 2024

EL SONIDO OCULTO

igandea, urtarrila 21
Partekatu

Pulitzer sarirako finalista izandako Adam Rappek idatzia eta Broadwayn egindako egonaldi arrakastatsuaren ondoren, Iruñan da Iruña Beltza eta Gayarre Antzokiaren arteko elkarlanearen bidez, thriller psikologiko liluragarri honen Juan Carlos Rubiok egindako egokitzapena, New Yorkeko publikoa eta kritika astindu dituena. Muntaia honetan ezer ez da dirudiena, eta fikzioaren eta errealitatearen arteko lerroa ia ikusezina da.

SINOPSIA

Julia Martín idazketa-irakaslea da Salamancako Unibertsitate entzutetsuan. Dostoievskiren liburuen eta Gaztelako negu hotzaren artean Hugo Barroso ezagutuko du, bere eleberrirako inspirazio bila bisitatuko duen ikasle misteriotsu bat. Paradoxikoki, Hugo izango da Julia inspiratuko duena, ia bete ezin den mesede bat eskatzeko irakasleak. Bakoitzak bere istorioaren zama darama: misterioa da nola bukatzen den.

Juan Carlos Rubio gure artean izango da berriro, “El inconveniente” eta “En tierra extraña” ekarri ondotik.

Emanaldia amaitzean, talde artistikoarekin eta publikoarekin sarrera libreko solasaldia egingo da, Susana Rodríguez Lezaun Pamplona Negra Jaialdiko zuzendariak moderatuta.  

Dossier informativo | Informazio-dossierra. 

Iraupena

80 minutu

Fitxa artistikoa

De | Egilea: Adam Rapp. Dirección y versión | Zuzendaritza eta bertsioa: Juan Carlos Rubio. Intérpretes | Antzezleak: Toni Acosta, Omar Ayuso. Escenografía | Eszenografia: Curt Allen Wilmer y Leticia Gañán (AAPEE). Vestuario | Jantziak: La Leona Alegre. Iluminación | Argiztapena: Nicolás Fischtel. Música | Musika: Mariano Marín. Una coproducción de Talycual, Txalo, La Leona Madre y La Alegría.

Esta web utiliza cookies, ver aquí la Cookie-en politika. Si continúas navegando, estás aceptándola. También puedes personalizar las cookies.   
Privacidad