HODEI MAGOAK GAYARRE ANTZOKIAN ESTREINATUKO DU “SENTSAZIOAK”

Heldu den larunbatak 21, 19:00tan Gayarre antzokian mago iruindarraren “Sentsazioak” ikuskizun berriaren estreinaldia izango dugu. Bertan, magia-zenbaki eta ilusio ezezagunak aurkeztuko ditu hain bereizgarri duen umorearekin batera.

MUNDU DIGITALA AZTERGAI

Teknologia berrien agerpenak gizartea eta geure artean moldatzeko erak aldatu ditu, gaur egun besapean smartphone bat dugula jaiotzen garela dirudielarik unerik desegokienetan soinu egiteko prest.

“Sentsazioak”-en, Hodei Magoak teknologia berriak aztertzeko erronkari helduko dio. Ordu beteko show-ean zehar inpaktu handiko magia garatuko du zibersegurtasun, teknologiaren erabilera zein hauek gizartean duten eraginari buruz arituko delarik.

Eszenaratze bisual eta erakargarri batez hornituta, nafarrak SENTSAZIO desberdinak bizitzeko aukerak eskainiko dizkiee publiko guztiei, bai txikienei, bai helduenei, den-denak erritmo, umore, ilusio handi, proposamen berritzaile eta sorpresa ezinezkoetan murgilduz.

ODEI DOMINGO, IRUÑEKO TALENTU GOIZTIARRA

Sei urte besterik ez zituela, bere lehen magia trikimailuak praktikatzen hasi zen, hamaikarekin lehen emanaldia egin zuen eta hemezortzirekin bere konpainia sortu. 25 urterekin, Iruñean jaio eta Espainiako Ilusionismo Elkarteko kide den mago, aktore, umorista eta showmana pandemia hasi zenetik lehenengo aldiz itzuliko da publiko guztiei zuzendutako formatu handiko ikuskizun batekin. showman nacido en Pamplona y miembro de la Sociedad Española de Ilusionismo vuelve con un inédito espectáculo de gran formato dirigido a todos los públicos.

Esta web utiliza cookies, ver aquí la Cookie-en politika. Si continúas navegando, estás aceptándola. También puedes personalizar las cookies.    Ver
Privacidad