Gayarre Antzokiak lau ikuskizun euskaraz eskainiko ditu denboraldi berrian. Osteguna 17 (20:00tan), Ttanka Teatroak Sexberdinak aurkeztuko du, Aitziber Garmendia eta Telmo Irureta protagonista dituena. Lehenengoak, Loosers arrakastatsuaren bira amaitu berri du, eta bigarrena, "La consagración de la primavera" filmearen protagonista da, aurten Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorrarengatik lehiatuko dena. Sexberdinak antzezlanak mugikortasun murriztua duten pertsonen zailtasunak beren bizitzako alderdi guztietan helaraztea du helburu.
Gainera eguberriak direla-eta antzerki familiarrari eskainitako ohiko zikloaren barruan, Gayarrek 3 titulu eskainiko ditu euskaraz urtarrilean. Horrela, 2an 18:00tan, Teatro Paraisok UniKo eszenaratuko du, anaiaren jaiotzagatiko jelosiak haur batengan eta bere inguruan eragin dezakeenaren isla izan nahi duena. 3an ordu berean, Teatro Gorakadak Zuhaitzak landatzen zituen gizona, antzeztuko du, 2022ko Dramaturgia Onenaren FETEN Saria irabazi duenak. Kontakizun ederrean oinarritzen da: Jean Gionoren «El hombre que plantaba árboles« gizaki, animalia eta landare-erresumaren arteko armoniari egindako kantua da. 4ean 18:00tan ere, Logela Multimediaren Tartalo, gaztaren sekretua, , euskal mitologiako ziklopearen kondaira fantastikoari buruzko istorioa.