Ezagutu Lehen Hezkuntzarako izanen ditugun goizeko emanaldiak 2022-2023 ikasturtean

Gayarre Antzokiak 4 proposamen hartuko ditu bere baitan Lehen Hezkuntzako ikastetxeetarako goizeko ikuskizunen eskaintzaren barruan (kontsultatu obren material pedagogiko guztiak hemen).

Lope sobre ruedas , lehen "eskola-saioa" azaroaren 7an izango da eta bi emanaldi izango ditu. Lehena 9:30tan eta, bigarrena, 12:00tan. Georgina de Yebrak ekoitzitako antzezlana da Compañía Nacional de Teatro Clásico-arekin batera, eta ahozko narrazioaren bidez Lope de Vegaren bizitza eta lana zabaltzea du helburu. Txikienak Urrezko Mendeko literaturara hurbilduko ditu modu dibertigarri eta magikoan, Kamishibai izeneko baliabide eszeniko japoniarra darabilerarik (bizikleta baten atzealdean ipinitako antzoki txikia). Obra honek 55 minutuko iraupena dauka eta 6 urtetik gorakoentzat da gomendagarria.

Foto: Sergio Parra.

Urtarrilaren 30ean, astelehena, 9:30tan Desconcerto-ren txanda izango da Orthemis Orchestraren eskutik eta Albert Boadellaren ikasle den Jordi Purtíren zuzendaritzapean. 2022ko Umorezko Kontzertu Onenaren FETEN saria irabazi duen proposamen honen helburua musika klasikoa eta arte eszenikoak belaunaldi gazteenei modu zuzen, arin eta dibertigarrian hurbiltzea da, hainbat estilo eta generotako piezak interpretatuz eta hari-instrumentuak zuzenean behatuz. Musikaz gain, hainbat egoera dramatiko aurkeztuko dira, keinu-antzerkiaren eta umore onaren bidez. Kontzertu honek 60 minutuko iraupena dauka eta 6 urtetik gorakoentzat gomendatuta dago.

Otsailaren 21ean, asteartea, eta 22an, asteazkena, Anna Roca konpainia katalanak Momo aurkeztuko du 9:30tan eta 12:00tan. Jesús Arbuesek idatzi eta zuzendutako testuaz baliatuta Michael Ende alemaniarraren eleberrian inspiratuta dago. Momo bizitzak hartu duen erritmo bizkorrari buruzko hausnarketa da, gauza gehiago eta gehiago metatzeko premia aseezinaren ingurukoa, beti lanpetuta egoteari edota erlaxatu ezintasunari buruzkoa. Obra honek 60 minutuko iraupena dauka eta 6 urtetik gorakoentzat da gomendagarria.

Hilabete bat beranduago, martxoaren 29an, asteazkena, Nafarroako Producciones Maestras konpainiaren Nire beldur gogokoenak (Nire beldurrik maiteenak) komediak bidaia dibertigarria egingo du haurtzaroan agertzen diren eta, askotan, helduarora arte luzatzen diren beldurren inguruan. Gayarre Antzokiko oholtzatik era guztietako beldurrak, barregarriak, bitxiak edo beldurgarriak, pertsonalak edo kolektiboak, baita pandemiaren ondoren azaleratu diren berri batzuk ere, desfilatuz joango dira. Horiek guztiak gure beldurrak ezagutzen, elkarrekin bizitzen eta horien aurrean barre egiten ikasteko. Antzezlan honek emanaldi bat izango du gaztelaniaz 9:30tan eta beste bat euskaraz 12:00tan, 60 minutuko iraupena izango du eta 6 urtetik aurrera gomendatuta dago.

Talde erreserbak egiteko idatzi producciones@teatrogayarre.com-era. 

Esta web utiliza cookies, ver aquí la Cookie-en politika. Si continúas navegando, estás aceptándola. También puedes personalizar las cookies.    Ver
Privacidad