Ilustrazio Lehiaketa

Gayarre Antzokia 1932ko maiatzaren 3an inauguratu zen, Iruñeko Karlos III.aren etorbidean. Urte bat lehenago, espazio eszenikoa hartzen zuen eraikina Gazteluko plazan eraitsi zuten, han baitzegoen 1841az geroztik Antzoki Nagusia, Gayarre izena hartu zuena 1903tik aurrera, Erronkariko tenorraren omenez, 1890ean hila. Harriz harri eraman zen kokaleku berriraino (aurrealde ateburuduna izan ezik) Jose Nagusiak bere garaian diseinatu zuen fatxada, eta higiezinaren gainerako zatia hutsetik diseinatu zuen Javier Yarnoz Larrosa arkitektoak. Bederatzi hamarkada eta zenbait eraberritze-lan geroago, Gayarre Antzokia toki berberean dago, kultura-programazioaren erreferentzia izanez Nafarroako hiriburuan, eta bai bertako, Estatuko eta nazioarteko sortzaileen elkargunea ere, baina batez ere bere programazioak diseinatzeko udal-agertokiak abiapuntu duen dibertsitate berbera ezaugarri duen publiko batena.

Urteurren hau ospatzeko prestatzen ari den jardueren barnean, ‘Gayarre Antzokiaren 90 urte’ ilustrazio-lehiaketa antolatu du Gayarrek, ilustrazioaren, diseinu grafikoaren eta/edo arte plastikoen arloarekin lotutako pertsonak proposamen freskoak, sormenezkoak, desberdinak egitera animatzeko helburuarekin, Iruñearen hiriguneko kultura-gune adierazgarri honen espiritua eta esentziak jasotze aldera. Izan ere, 5.000 euroko lehen sari bat izango duen lehiaketa honek ez du nahi parte-hartzaileak edukitzailea islatzera mugatzea; baizik eta, beste ezer baino gehiago, edukia, energia, astero barne hartzen dituen eta kanpoaldean, inguratzen duen gizartean, proiekzio argia duten mota guztietako jarduera ugariak ekartzen dituen bultzada islatzea nahi du.

Lehiaketa horren bidez, Gayarre Antzokiak 2021ean eta aurrerantzean hainbat euskarritan (kartelak, eskuorriak eta sustapena egiteko beste material batzuk) erabili ahal izango dituen kalitateko material grafiko eta artistikoak sortu nahi ditu.

Sakatu hemen oinarriak ezagutzeko

0 Comments

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Ver más

  • Responsable: Fundación Municipal Teatro Gayarre.
  • Finalidad:  Moderar los comentarios.
  • Legitimación:  Por consentimiento del interesado.
  • Destinatarios y encargados de tratamiento:  No se ceden o comunican datos a terceros para prestar este servicio. El Titular ha contratado los servicios de alojamiento web a Siteground que actúa como encargado de tratamiento.
  • Derechos: Acceder, rectificar y suprimir los datos.

Avda. Carlos III - 31002 Pamplona (Navarra) | T. 948 206 593 | Pribatutasun-politika - Lege-oharra - Cookie-en politika - Gardentasun Ataria - publicos@teatrogayarre.com
Top
Esta web utiliza cookies, ver aquí la Cookie-en politika. Si continúas navegando, estás aceptándola. También puedes personalizar las cookies.    Ver
Privacidad

Log in with your credentials

Forgot your details?