Abonamenduak erostea

 

Lau eta zortzi ikuskizunetarako abonamenduak eros daitezke gure webgunearen bidez. Horretarako, erosketa Tarifa Orokorra aukeratuta egin behar da eta sistemak, zuzenean, dagokion deskontua aplikatzen du. Hau da, erosketan gehitzen joan behar dira nahi diren ikuskizunetako sarrerak, betiere Tarifa Orokorrarekin, eta sistema informatikoak kalkulatzen eta egiten du egokia den deskontua. Deskontua duten sarrerak Tarifa Orokorreko sarrerekin konbinatu ahal dira, baina kontuan hartu behar da erosketa metatuagatiko deskontua soil-soilik aplikatuko zaiela Tarifa Orokorra hautatu den erosketen kasuan.

Prozesuaren pauso bakoitzean adierazten diren oharrei eta jarraibideei jarraituta eros itzazu sarrerak. Behin erosita, erosketa ongi eta zuzen egin dela berresteko mezua jasoko duzu.

Sistema honen bidez erositako sarrerek 50 zentimo gehiago balio dute sarrera bakoitzeko.

Nola erosi sarrerak online

1.- www.teatrogayarre.com webgunean sartu.
Hautatu sarrera erosi nahi duzun ikuskizuna eta egin klik “Erosi” botoian.

2.- Erregistroa.
Zeinahi erosketa egiteko, sisteman erregistratu behar duzu zeure burua. Horretarako, helbide elektroniko bat eta pasahitz bat eduki behar dituzu.

3.- Behin saioa hasita, sarrerak erosi nahi dituzun ikuskizunera sartuko zara eta gunea aukeratu ahal izango duzu.

4.- Aukeratu erosi nahi dituzun besaulkiak eta berretsi eserlekuak.

5.- Hautatu interesatzen zaizun tarifa. Deskonturen bat izateko eskubidea baduzu, hautatu dagokion tarifa. Emanaldia egingo den egunean, deskontu hori egiaztatzen duen agiria eraman beharko duzu antzokira. Eskaera izapidetu.

6.- Hurrengo pausoan, “Eskaera osatu” ahal duzu, sarrera gehiago sar ditzakezu saskian, “Sarrera gehiago erosi” botoian klik eginda, edo, okertu egin bazara edo iritzia aldatu baduzu, “Saskia hustu” ahal duzu.
Opari-txartel bat baduzu, sarrerak ordaintzeko erabil dezakezu, haren kodea sartuta beheko aldean.

7.- Pauso honetan bertan, gainera, sarrerak nola lortu nahi ditugun adierazi behar dugu. Leihatilan har ditzakegu edo etxean inprimatu ahal ditugu eta inprimatutakoa eraman zuzenean antzokira emanaldiaren egunean (hala egitea gomendatzen dugu).

8.- Hurrengo pausoan, ordainketa-datuak idatzi behar ditugu. Erosketa amaitzeko, “Eskaera osatu” baino lehen salmentaren terminoak eta baldintzak onartu behar ditugu.
Sarrerak leihatilan jaso nahi izanez gero, gogoan izan eskaera-zenbakia eraman behar dela, hartara, erosketa ahalik eta azkarrena eta modurik errazenean aurkitzeko.

9.- Posta elektronikora mezu bat iritsiko zaizu, eta egindako erosketaren datuak izango ditu. Mezuarekin batera PDF bat joango da, etxean inprimatu ahal izango dituzun sarrerekin.

Erosteko beste modu batzuk

En la Taquilla del Teatro
¡ATENCIÓN! NUEVO HORARIO DE TAQUILLA ENTRE EL 1 DE JUNIO Y EL 20 DE SEPTIEMBRE DE 2021

De martes a sábado, de 17:30 a 20:30
Lunes y domingo, cerrado

Adingabeen politika Gayarre Antzokian

Segurtasun-arrazoiengatik eta indarrean dagoen araudia betetze aldera, Gayarre Antzokian nahitaezkoa da aretoan sartzen den pertsona orok, bere adina gorabehera, bere sarrera erabiltzea.
Hartara, arau honek barne hartzen ditu haurtxoak, heldu baten besoetan badoaz ere.

  • 12 urtetik beherakoak: heldu batek lagunduta sartuko dira aretoan, eta heldu hori izango da beren arduraduna Gayarre Antzokian dauden bitartean.
  • 12 eta 18 urte artekoak: bakarrik sartu ahal izango dira, baldin eta aitaren, amaren edo legezko tutorearen baimen idatzia badute eta antzokiaren sarreran erakusten badute. Hemen deskargatu ahal da baimena emateko dokumentua.

GARRANTZITSUA
Bide ofizialetatik kanpo erositako sarreren ardurarik eta erantzukizunik ez du hartuko bere gain Gayarre Antzokiak inolaz ere.

 

Avda. Carlos III - 31002 Pamplona (Navarra) | T. 948 206 593 | Pribatutasun-politika - Lege-oharra - Cookie-en politika - Gardentasun Ataria - publicos@teatrogayarre.com
Top
Esta web utiliza cookies, ver aquí la Cookie-en politika. Si continúas navegando, estás aceptándola. También puedes personalizar las cookies.    Ver
Privacidad

Log in with your credentials

Forgot your details?