Plaza Biziberritzen egitasmoaren barruan, hiru Bertso Egunetan lehena izango da Iruñekoa. Ainhoa Larretxea gai-jartzailearen esanetara arituko dira lau bertsolari: Xabier Silveira, Julio Soto, Onintza Enbeita eta Miren Amuriza. Artista gonbidatuak ere izango dira. Bertsozale Elkarteak antolatu du ekitaldia, Iruñeko Udalaren laguntzarekin.
Informazio gehiago HEMEN
Gayarre Antzokiak lehen mailako ikuskizunak erakusten ditu, tokiko talde artistikoen apustu kultural ausart eta arriskutsuak sustatzen ditu eta antzerkiaren hezkuntza- eta dibulgazio-proiektuak garatzen ditu.