BALLETS JAZZ MONTRÉAL
BALLETS JAZZ MONTRÉAL
Quebeceko taldea Gayarre Antzokira itzuliko da, Europako bira honetan Estatuan egingo duen emanaldi bakarra aurkezteko. Essence aurkeztuko digu, taldearen 50. urteurrena ospatzeko antolatu duen programaren barnean dagoen ikuskizuna. Hain zuzen, bere koreografoetako hiru buru dituen proiektua da: Ausia Jones estatubatuarra eta Crystal Pite eta Aszure Barton kanadarrak. Hiru pieza horiek omenaldia egiten diete taldearen erroei, baina, era berean, ideia berriak beldurrik gabe esploratzea eta hurrengo mende erdirako ikuspegi artistiko berritu bat abiaraztea dute xede.
HIRU KOREOGRAFO HIRU PIEZA ARTISTIKORENTZAT

Ausia Jonesen We Can’t Forget About What’s His Name ziurgabetasunaren eta horrek gure bizitzetan sortzen dituen muturreko emozioen ideia lantzen du; Crystal Piteren Ten Duets on a Theme of Rescue hamar bikoteren interpretazioaren bidez, ikuspegi oso pertsonala eskaintzen du bi pertsonen arteko erreskateak dituen alderdi desberdinei buruz; eta Aszure Bartonen Les Chambres des Jacques piezak, koreografoaren eta dantzarien arteko lotura modu berritzaile eta sentsualean erakusten du, sorpresez eta emozioz betetako eszenaratzea daukalarik.
KONPAINIARI BURUZ
1972an sortu zuten Geneviève Salbaingek, Eva Von Gencsyk eta Eddy Toussaintek. Ballets Jazz Montréal errepertorioko konpainia bat da, bere ibilbide luzean 68 herrialdetan zehar 2.600 ikuskizun baino gehiago eskaini dituena dituena eta 2021eko ekainetik Alexandra Damianik zuzentzen duena. Ballet klasikoaren teknikan, zorroztasunean eta estetikan oinarritutako ballet garaikideko ikuskizunak sortu, ekoitzi eta zabaltzen ditu.
Ballets Jazz Montréal-en ekoizpen bat.
Birako ekoizpena: Delta Danse.
Ikuskizuneko irudiak: Sasha Onyshchenko.
Iraupena
Fitxa artistikoa
WE CAN’T FORGET ABOUT WHAT’S HIS NAME
Coreografía | Koreografia: Ausia Jones. Música | Musika: Jasper Gahunia, Stephen Krecklo & William Lamoureux aka Earth Boring. Iluminación | Argiak: Claude Plante. Vestuario | Jantziak: Anne-Marie Veevaete. || Duración | Iraupena: 22 min.
TEN DUETS ON A THEME OF RESCUE
Koreografía | Koreografia: Crystal Pite. Repetidora: Cindy Salgado. Música | Musika: Solaris de Cliff Martinez. Iluminación | Argiak: Jim French. Vestuario | Jantziak: Linda Chow. || Duración | Iraupena: 14 min.
LES CHAMBRES DES JACQUES
Koreografía | Koreografia: Aszure Barton. Asistente a la coreógrafa | Koreografoaren laguntzailea: Andrew Murdock. Música | Musika: Gilles Vigneault, Antonio Vivaldi, Les Yeux Noirs, The Cracow Klezmer Band & Alberto Iglesias. Iluminación | Argiak: Daniel Ranger. Vestuario | Jantziak: Rémi Van Bochove. || Duración | Iraupena: 32 min.
BAILARINES | DANTZARIAK: Alyssa Allen, Gustavo Barros, Yosmell Calderon Mejias, John Canfield, Diana Cedeño, Astrid Dangeard, Hannah Kate Galbraith, Shanna Irwin, Ausia Jones, Jordan Lang, Austin Lichty, Marcel Mejia, Andrew Mikhaiel, Eden Solomon.