¡AY, CARMELA!

5 otsaila, 2023
- 5 otsaila, 2023

¡AY, CARMELA!

igandea, otsailak 5
Partekatu

Carmela behin eta berriz itzultzen da. Bere oroitzapena itzultzen da ahanzturaren aurka. Gogora ekartzen dugu, bere izpiritua axolagabetasunaren mundu erosoan barrena gal ez dadin. Bere presentziarekin abixatzen gaitu beti hor egon den sugearen arrautza hausten ari dela berriro ere. Tolerantzia, desberdintasunarekiko permisibitatea, berdintasuna, elkartasuna eta justizia soziala dituen mundu baten ametsa pitzatzen ari da, mundu faxista bere intransigentzia, egoskorkeria eta burugogorkeriarekin aurrera dihoan bitartean, geldiezin bezain ulertezin.

Baina bertan da Carmela bere egia, bizipoza, grina eta ausardiarekin. Carmela: bizitzarekiko eta besteekiko maitasunaren adibide, pertsona onen arimaren barruan dauden balioak direnak. Carmela: egun hauetan hain iraindua izan den ontasunaren aldarrikapen. Carmela dibertigarria, distiratsua eta lotsagabea da. Sustrai hutsa, odol hutsa. Ez du asko pentsatzen, ingurukoekin bizi da, sentitu eta sufritu egiten du. Kulturarik gabeko izakia, sofistikaziorik gabea, aurreiritzirik gabea, haragi bizia dena, besteen minarekiko sentikorra. Eta Carmelak bere burua sakrifikatzen du ezin duelako mundu ustel batean bizi. "Heroiak behar dituen herrialde pobrea".

Eta guk airea hartzen dugu ahalik eta alaitasun eta sakontasun handienarekin berriro hasperenka hasteko: Ai, Carmela!

Producciones Faraute eta Pentación Espectáculos-en arteko ekoizpena.

Dossier informativo | Informazio dossierra.

Programa de mano | Eskuko programa.

 

Iraupena

105 minutu

Fitxa artistikoa

Autoría | Egiletza: José Sanchis Sinisterra. Dirección y dramaturgia | Zuzendaritza eta dramaturgia: José Carlos Plaza. Intérpretes | Antzezleak: María Adanez, Pepón Nieto. Escenografía e iluminación | Eszenografia eta argiak: Javier Ruiz de Alegría. Vestuario | Jantziak: Gabriela Salaverri. Coreografía y voz | Koreografia eta ahotsa: Ana cristina Mata. Música | Musika: Víctor Elías, Javier Vaquero.

Esta web utiliza cookies, ver aquí la Cookie-en politika. Si continúas navegando, estás aceptándola. También puedes personalizar las cookies.    Ver
Privacidad