ARRAIN BAT BEZALA

3 urtarrila, 2024
- 3 urtarrila, 2024

ARRAIN BAT BEZALA

asteazkena, urtarrila 3
Partekatu

Martziali beti gustatu izan zaio arrantza egitea, orduak eta orduak ematea bere txalupa txikian lasaitasunaz gozatzen. Baina azkenaldian badirudi arrainek ihes egiten diotela, agian apur bat despistatuta dabil...

Martzial liluratuta dago bere ordulariekin, soinuekin, formekin... nola denbora harrapatu eta ordenatzeko gai dIRen. Baina azken aldian denborak bere koordenatuak aldatu dituela eta bere airera doala iruditzen zaio.

Martzialek beti maite izan du irakurtzea, bere liburuen artean murgiltzea eta mundu osoan zehar bere orrialdeetan barrena ibiltzea. Baina azken aldian hitzak nahastu egiten zaizkio irakurritakoaren zentzua ezabatuz.

Marciali oraindik ere gustatzen zaizkio sorosle gisa zituen oroitzapenak, bere musika-kutxa, haur bat bezala ikustea... baina Marcial aldatzen ari da, ez da kalean seguru sentitzen, ez daki gauzak non uzten dituen, ez joan den edo etorri den, ez ditu bere eguneroko orainaren xehetasunak gogoratzen.

Martzialek iragana oraina baino presenteago dauka... eta azkenaldian uretatik kanpo dagoen arrain bat bezala sentitzen da.

Arrain bat bezala memoria nola lausotzen den, pertsonaia baten -Martzialen- iragana eta oraina, errealitate berri batera iritsi arte nola batzen diren aztertzen du. Nola heltzen dion arrain batek pixkanaka oroimena galtzeari poesia bisualak eta musikak sentsibilitatez, maitasunez eta itxaropenez beteriko istorioa egituratzen duten ikuskizun baten bidez.

EDAD RECOMENDADA · GOMENDATUTAKO ADINA: +4 años (urte).

Iraupena

55 minutos

Fitxa artistikoa

Dirección | Zuzendaritza: Ana Maestrojuán. Intérpretes | Antzezleak: Patxi Larrea, Iker Bengoetxea. Una producción navarra de Producciones Maestras.

Esta web utiliza cookies, ver aquí la Cookie-en politika. Si continúas navegando, estás aceptándola. También puedes personalizar las cookies.   
Privacidad