ALTSASU
ALTSASU
* Emanaldi hau gaztelaniaz da.
2016ko urriaren 15eko goizaldean, Altsasun, Koxka tabernaren atarian, liskarra izan zen, eta bertan inplikatuta egon ziren herriko zenbait bizilagun. 24 ordu igaro baino lehen, Altsasu telebistako plato bihurtu zen, eta kasua, Estatuko afera.
Lan hau epaiketaren ahozko transkripzioetan oinarrituta, “Cicatrizar” proiektuaren barnean sortu da José Sanchís Sinisterra eta Carlos José Reyes antzerkigile eta zuzendariek zuzendutako nazioarteko sorkuntza proposamenaren baitan, Madrilgo Nuevo Teatro Fronterizon, estatu mailako dramaturgia laborategi garrantzitsuenetako batean garatua.
Proiektu honen abiapuntua Madrilgo Nuevo Teatro Fronterizok garatzen duen ikerketa-ildo nagusietako bat da, iragan hurbilari buruzko ezagutza eta gogoeta sustatzeko helburuarekin, memoriarako eskubidearen babes-balioak eta historiaren erabilera publikoa sustatzen duena sorkuntza dramaturgiko garaikidearen bidez.
La Dramática Errante-ren ekoizpena.
Esku-programa | Eskuko programa.
Dossier informativo. | Informazio dossierra.
*** Emanaldia amaitzean solasaldia egingo da talde artistikoarekin batera. Jarduera honek sarrera librea du.
Iraupena
Fitxa artistikoa
De | Egilea: María Goiricelaya. Dirección | Zuzendaritza: María Goiricelaya. Intérpretes | Antzezleak: Nagore González, Egoitz Sánchez, Aitor Borobia, Ane Pikaza. Escenografía | Eszenografia: Eider Ibarrondo e Isabel Acosta. Vestuario | Jantziak: Betitxe Saitua. Iluminación | Argiak: David Alkorta. Música | Musika: Adrián García de los Ojos.