AD LIBITUM

igandea, urria 6

AD LIBITUM

igandea, urria 6

Egunak eta ordutegiak

  • urria 6 18:30

Prezioak

10€

Partekatu

Nork esan zuen musika klasikoa aspergarria zela? PUBLIKO ORORENTZAKO kontzertu bat eskaintzen duen antzezlana da, molde guztiak hausten dituena eta musika klasikoko obra handiak berrinterpretatzen dituena ohikoak ez diren instrumentuekin umore zuriaren ikuspegitik eta sormen askatasun osoz. Azken hauen artean daude, besteak beste, Tripticófono Tuboidala, Serrucho Tenorra, Vidriolína eta Vidrioncello Copodivariusa, Destilarmonium Percutentea edo Olivettiren perkusioak,

"Ad Libitum" ek instrumentu berezi hauek berezkoa duten umorearen, harriduraren baita ikusizko eta soinuzko erakargarritasunaren bidez interpretatzen diren pieza unibertsalen edertasunaz gozaraziko digu.

KONPAINIAREN OHARRAK

«Ikuskizun honekin ez dugu musika noraino irits daitekeen deskubritu nahi, ezta pertsonen bizi-garapenerako zein garrantzitsua iruditzen zaigun ere. Musika-bitxikeria batzuk erakutsi nahi ditugu, instrumentu ez-konbentzionalen eta musika klasikoaren konpositore handien obra zatien arteko jolasaren bidez. Halaber, gustatuko litzaiguke musikaren mundu zoragarria publiko zabalari hurbiltzea, beste ikuspuntu bat k ematea eta haien ezagutza dibertimenduaren bidez sendotzea.

Pertsona guztiei eskainia, bai adinekoei, bai txikienei, gauza normalak nolakoak diren konformatzen ez direnei eta eszentrikoa dena gustoko dutenei, lehen begiratuan hautematen dena baino pixka bat haratago ikusi nahi dutenei; eta bizitzan behin gutxienez erroskilaren forma duen kroketa bat jan duten pertsona guztiei.

GOMENDATUTAKO GUTXIENEKO ADINA: +9 urte.

Iraupena

60 minutu

Fitxa artistikoa

Dirección artística · Zuzendaritza artistikoa: Lapso Producciones (Rafael Rivera, Antonio J. Campos y Rafa Campos). Intérpretes / Antzezleak: Rafael Rivera, Antonio J. Campos, Rafa Campos. Dirección de movimiento / Mugimendu zuzendaritza: Raquel Madrid. Escenografía · Eszenografia: Lapso Producciones, Jaime Fernández. Vestuario · Jantzitegia: Carmen de Giles & Flores de Giles.  Fotos · Argazkiak: Gerardo Sanz. Una producción de Lapso Producciones. 

Esta web utiliza cookies, ver aquí la Cookie-en politika. Si continúas navegando, estás aceptándola. También puedes personalizar las cookies.   
Privacidad