Emanaldi berriak gehituko dituzte «Los Farsantes»-ek eta «Momo»-k

2023ko urtarriletik ekainera bitarteko programazio-blokeari hasiera emango dion Los farsantes antzezlanak piztu duen interes handia dela-eta, Gayarre Antzokiak data berri bat gehitzea erabaki du. Javier Cámara, Francesco Carril, Nuria Mencía eta Marina Salas protagonista dituen komedia honen bigarren emanaldia urtarrilaren 16an, astelehena, izango da, 19:00etan. Era berean, Momo, edukiera txikiko formatu batean antzeztuko den Michael Ende alemaniarraren eleberri ospetsuaren antzerki-egokitzapenak bigarren data bat ere izango du otsailaren 20an, astelehenean, 19:00etan, joan den ostegunean agortutako kartela eskegi ondoren.

Gehitu berri diren emanaldi hauetarako sarrerak gure webgunean baita txarteldegian eskuratu ahal izango diran asteartetik larunbatera 12: 00etatik 14: 00etara eta 17:30etik 20:30era; eta igande eta jaiegunetan, emanaldia hasi baino ordubete lehenagotik.

LOS FARSANTES, ARRAKASTA ETA PORROTAREN INGURUKO SATIRA

Zentru Dramatiko Nazionalaren eta Buxman Producciones-en koprodukzio honek Javier Camara aktorea igo du lehen aldiz tauletara, 10 urte baino gehiago zinemaren munduan soilik aritu ondoren.

2021eko Literatura Dramatikoaren Sari Nazionala jaso zuen Pablo Remonek idatzi eta zuzendu du muntai hau. Pieza zinema eta antzerki munduaren parte diren hainbat pertsonaiez arituko da. Ana Velasco aktorea da, baina bere ibilbidea geldituta dago. Pilates irakasle aritzen da, eta asteburuetan haurrentzako antzezlanetan antzezten du. Anaren aita, Eusebio, 1980ko hamarkadako kultuko zinema-zuzendaria da, eta mundutik baztertuta bizi da. Diego Fontana film komertzialen zuzendaria da, arrakasta handikoa, baina bere ibilbidea berriro planteatuko du istripu baten ondoren.

Arrakastari, porrotari eta antzerkiaren eta ikus-entzunezkoen arloetan aritzen diren haiek fikzioan eta hartatik kanpo hezurmamitzen dituzten rolei buruzko komedia da Los farsantes.

MOMO, BIZITZAK HARTU DUEN ERRITMOARI BURUZKO HAUSNARKETA

Duela 40 urte baino gehiago idatzitako Michael Enderen klasikoaren egokitzapena da ekoizpena, espazio ez-konbentzional batean kokatzen dena eta edukiera murriztua duena. Momo entzuten dakien neskatoaren istorioa objektuen antzerkiaren bidez kontatzen da, bizitzak hartu duen erritmo frenetikoaren inguruan pentsarazteko.

2015ean estreinatutako proposamenak Familia Ikuskizun Onenaren Kritika Saria irabazi zuen 2016an, eta hiru alditan izan zen Max sarietarako hautagaia.

 

Esta web utiliza cookies, ver aquí la Cookie-en politika. Si continúas navegando, estás aceptándola. También puedes personalizar las cookies.    Ver
Privacidad