5 antzezlanek osatzen dute 2022-2023 ikastuterako Bigarren Hezkuntzako ikastetxeentzako eskaintza

Gayarre Antzokian honako goizeko emanaldi hauek antzeztuko dira Bigarren Hezkuntzako ikastetxeentzat (kontsultatu obren material pedagogiko guztiak materiales pedagógicos de las obras hemen).

Goizeko lehen emanaldia Casa izango da, azaroaren 24ean, 11:00etan. Antzerkigile, zuzendari eta The Cross Border Project taldearen sortzaile den Lucía Mirandaren verbatim teknika darabilen antzezlana. Etxea zer den galdetzea da antzezlan dokumental honen ardatza, mota honetako sorkuntzetan datu-bilketak duen garrantzia azpimarratuz. Bost aktorek hogei bat pertsonaia erreali bizia emango diote eta, besteak beste, etxegabetzeen, hipoteken eta gentrifikazioaren inguruko testigantzak hitzez hitz erreproduzituko dituzte. Fiesta, fiesta, fiestaren ondoren, The Cross Border Project konpainiak sorkuntza kolektiboko ariketa berri batean murgilduko da, gaur egun etxebizitzaren egoerari buruz hausnartzeko ikuspegi ugariren bidez. Gayarre Antzokiaren eta 2022ko Teatrodix Jaialdiaren arteko kolaborazioaren bidez heldutako emanaldia da.

Foto: Jav

La casa cuartel de Bernarda Alba, , Cardo Films nafar konpainiaren ekoizpena, strong>urtarrilaren 24ean, asteartea, 11:00etan iritsiko da. Fermín Cariñenak zuzenduta, Marta Juaniz, María Álvarez, Leire Arraiza, Montse Zabalza, Iratxe García Uriz, Laura Villanueva, Eva Azpilicueta, Leire Lareki, Asun Abad eta Jaione Urtasun aktoresek osatzen dute antzezle zerrenda. 1936eko lan hau Federico García Lorcaren dramarik antzeztuenetako bat da, eta garaiko jendartearen erradiografia ere bada. Bernardaren bigarren senarraren heriotzaren ondoren, 8 urteko dolua ezartzen du, berak eta bere alabek kanpoko munduarekin duten harremana geldituz. Herriko gizonik erakargarriena den Peperen agerpenak alaben interesa piztuko du, haien elkarbizitza kolapsoan sartuko delarik.

Artedrama & Axut konpainien Hondamendia antzezlanak emanaldi bakarra izango du euskaraz otsailaren 1ean, 11:00etan. Harkaitz Canok sinatu eta Ximun Fuchsek zuzentzen duen lanak kezka garaikideak jorratzen ditu, hainbat hondamendi aipatuz, hala nola 2020ko otsailean Zaldibarko zabortegian bi langileren heriotza zein urte horretan bertan hasitako pandemiaren eraginei buruz mintzatuz. Iragana eta oraina nahasiko dira, gurasoen eta aiton-amonen ahotan gertaeren segidak eragindako ziurgabetasunaren presioak erresilientzia-historia bati bide emango diolarik etorkizunari begira. Ikuskizuna Iruñeko Udalaren Garaikide Zikloarekin lankidetzan helduko da.

OKAPIren Muerte de un viajante ekoizpenak Gayarre Antzokiko agertokia zapalduko du otsailaren 27an, astelehena, 11:00etan. Rubén Szuchmacherrek zuzenduta eta Imanol Arias buru duen antzezle-talde batekin, sistema kapitalista basatiaren krudelkeriaz dihardu, non norberaren baliogarritasuna produzitzeko duen gaitasunaren araberakoa den. Honi, bete gabeko ametsek eragindako frustrazioa, gurasoek eta seme-alabek beren maitasuna adierazteko duten ezintasuna, bikote-harremanen konplexutasuna, eta besteen arrakasta izateko edo onartzeko beharra gehitzen zaizkio. Hauek dira dramaturgia garaikideko maisulan honen ardatzak. Gizakiari buruzko gogoeta suntsitzailea, pasa den mendeko erdialdean idatzita, klasiko on gisa, gaurkotasuna mantentzen duena.

Foto: Sergio Parra.

Martxoaren 31n, ostirala, 11:00etan, Chévere Taldeak Zentro Dramatiko Nazionalarekin ekoitzitako N.E.V.E.R.M.O.R.E. (NUNCA MÁIS) antzeztuko du Gayarren. Duela bi hamarkada Galizian jazotako Prestigen hondamendiaren memoria kolektibora hurbiltzea du xede. Istorioa zehaztasunez lotzen da egungo pandemiarekin, eta horri esker, gazteenak ere kontakizunean islatuko dira nahiz eta petroliontziaren tragedia hain gertutik bizi ez izan. Chéverek prozedura dokumentalak erabili ditu fikzio hau sortzeko. Antzezlanak hausnarketa egiten du horrelako hondamendiak gerta ez daitezen gauzak modu desberdinean egitea planteatu beharrean, nola zeinen azkar bilatzen den dena lehen bezala izatea.

Talde-erreserbak egiteko idatzi publicos@teatrogayarre.com-era. 

Esta web utiliza cookies, ver aquí la Cookie-en politika. Si continúas navegando, estás aceptándola. También puedes personalizar las cookies.    Ver
Privacidad