2022ko bi Asturiasko Printzesa Saridun eta Lorcaren oroipena Gayarre Antzokiaren 2023ko programazio berrian

2023ak Gayarre Antzokiaren programazio berri bati emango dio hasiera, Arte Eszenikoetako 40 tituluk osatzen dutena eta urtarrilaren 15a eta ekainaren 2a bitarte luzatuko dena. Aldi honetan, 2022ko Asturiasko Printzesa Sariak diren María Pagés flamenko dantzari eta koreografoa baita Juan Mayorga antzerkigilea izango dira Iruñeko koliseoan eta 1933ko abuztuan Federico García Lorcak Gayarrera egindako bisita gogoratuko da. Salmenta orokorra ostegunean, hilaren 15etik aurrera egin ahal izango da bai antzokiko txarteldegian, bai webgunean.

La Premio Princesa de Asturias de las Artes 2022, María Pagés en «Paraíso perdido».

Programazio-bloke berri honetan, 7 proposamenek Lorcan ipiniko dute soa, Granadako poetaren bizitzako zenbait uneetatik zein sormen-ondarean zehar bidai bat marrazten lagunduko dutenak. Nafar ekoizpena den La casa cuartel de Bernarda Alba, aurtengo Arteen Asturiasko Printzesa Saria jaso duen Maria Pagés flamenko dantzariaren Paraíso de los negros, En tierra extraña Diana Navarroren antzerki-debuta, Pasión Vegaren Lorca Sonoro, nafar ekoizpena duen Lamentos en la Gran Manzana kontzertua eta Yerma, poetaren izen bera duen obran inspiratutako euskarazko ikuskizuna, izango dira omenaldia egiteko ibilbide berezi hau osatuko duten izenburuak.

Andaluziar autore bikainaren eskenatokiko oroitzapenari Miguel Delibesena gehituko zaio birritan, Carmelo Gómezen azken lanarekin, Las guerras de nuestros antepasadosekin, alegia, eta José Sacristán protagonista duen Señora de rojo sobre fondo gris antzezlanaren bitartez, Gayarren berriro ere izanen dena.

Bestalde, gaur egungo eszenako zuzendari nabarmenak diren Andrés Limak eta Juan Carlos Rubiok denboraldiko ezinbesteko izenburuak aurkeztuko dituzte, Eduard Fernandezi ahotsa emanez Todas las canciones de amor lanean, baita Cristina Plazas eta Pere Arquilluéri Paraíso perdidon eta Kiti Mánverri El inconveniente izeneko komedian.

Nafar talentu eszenikoaren arloan, Ion Iraizozek Beautiful Stranger arrakastatsuarekin egindako azken bisitaren ostean, Simulacro estreinatuko du; ekoizpen erabat berria da ere Patxi Larreak zuzendutako Hemingway, kazetari eta idazle ezagunak Iruñera egin zuen lehen bisitatik mendea betetzehar dagoenean estreinatuko dena; eta zuzendari iruindarrak berak Sexpir Mal antzezlan originala aurkeztu du Shakespeare dramagile ospetsuaren lanari bestelako ikuspegi bat emanez. Azkenik, La Cuerda Teatroren Conferenciando. La Teoría del oso hormiguero pieza labur eta ironiko honetaz gertuko formatu batean gozatzeko aukera izanen dugu.

«Amistad» de Juan Mayorga, Premio Princesa de Asturias de las Letras 2022.

Gainera, 2023ko hasieran, taula gainean Amistad komedia ikusi ahal izango dugu, Juan Mayorga 2022ko Letren Asturiasko Printzesa Sariaren irabazle izan den antzerkigileren obra berria; María Adánez eta Pepón Nietok ¡Ay, Carmela! lan sentikorra aurkeztuko dute, José Carlos Plazak zuzendua; Gonzalo de Castrok umorez eta Hollywoodeko 30.hamarkadako zinemarekiko nostalgiaz beteko du antzokia Plátanos, cacahuetes y lo que el viento se llevó antzezlanarekin; Javier Cámarak iruzurtiz beteko du eszenatokia Los Farsantesekin, antzerkiaren eta zinemaren munduko arrakastari eta porrotari buruzko satira; eta Laila Ripoll eta Mariano Llorenteren Rif (de piojos y gas mostaza)k gerraren erraietan barneratuko gaitu erabat. Lagun beltz asko euskarazko estreinaldia gure aurreiritziekin aurrez aurre ipiniko gaitu, Momok gure bizi-erritmoaz hausnartuko du eta ezinbesteko klasiko baten bisita jasoko dugu, Imanol Arias buru duen Muerte de un viajante.

Antzerkirik berritzaileena Lydia Cacho kazetari eta giza eskubideen aldeko aktibista mexikarraren istorioaz mintzo den La infamiaren bitartez, Prestige-aren drama bere 20. urteurrenean gogora ekarriko digun N.E.V.E.R.M.O.R.E. (Nunca Máis)-en bidez eta “kellyen” borrokari ahotsa jarriko dien Las que limpian komedia garratzaren bitartez helduko da. Eta Hondamendia erresilientziari eginiko kantua izango da

Denboraldiko bloke berri honetan, ez dira faltako La Pamplonesaren musika-proposamenak eta Interpretatzaile Handien Zikloaren jarraipena Brodsky Quartet eta Elena Bashkirova & Michael Barenboimen kontzertuekin. Kataluniako Ballet handiaren dantza klasikoa ez da faltako ere Don Quijoten Dantzaren Nazioarteko Egunean. 60 urtetik gorakoentzako antzerki tailerra eta La Faktoria Choreographic Center-en sorkuntza prozesuak itzuliko dira, dantza garaikidea publiko zabalari gerturatzeko balioko dutenak. Horrez gain, Antzerkiaren Nazioarteko Eguna ospatzeko De Improviso taldeak El Gayarre Improvisa eskainiko du publikoaren parte-hartze aktiboa izango duena. Teatro en la Chácena antzerki amateurreko Nafarroako konpainia sarituak programazioari amaiera emango dio 1789 obra antzetuz, El Lebrel Blancoren muntaiarik adierazgarrienetako bat oroitaraziko duena. Bihartik aurrera, osteguna 15, publiko orokorraren salmenta hasiko da egun horretarako txarteldeko ordutegi bereziarekin: 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. Sarrerak eguneko 24 orduetan ere erosi ahal izango dira hemen.

Esta web utiliza cookies, ver aquí la Cookie-en politika. Si continúas navegando, estás aceptándola. También puedes personalizar las cookies.    Ver
Privacidad