Año 2019
funtzio bakarraasteartea5mar.

Carlos Mena ahots-erregistro bitxi eta bereziko abeslaria da, kontratenorra. Kontratenorra batez ere buru-erregistroa erabiltzen duen gizonezko ahots-mota berezia da. Bere tesitura emakume batenari dagokiola esan daiteke...

 Musika

Ordutegia

As. - 2019/03/05
20.00h

Prezioak

Gela36 €
Kutxa36 €
Anfiteatroa36 €
Más información

CARLOS MENA & DISFONIK ORCHESTRA

INTERPRETATZAILE HANDIAK zikloa

 

Carlos Mena (kontratenorra), Ghalmia Senouci (altua)

The Disfonik Orchestra: Juan Munguia (tronpeta), Matthieu Rofeè (pianoa), Salvatore Reitano (Hammond B3 organoa), Jacques Beaud (baxu elektrikoa), Marc-Olivier Savoy ( perkusioa)

 

 

Carlos Mena ahots-erregistro bitxi eta bereziko abeslaria da, kontratenorra. Kontratenorra batez ere buru-erregistroa erabiltzen duen gizonezko ahots-mota berezia da. Bere tesitura emakume batenari dagokiola esan daiteke.

Aparteko abeslari horren sentsibilitateak eta musikaltasunak eta bere tinbre altu, anbiguo eta misteriotsuak kolore paregabea ematen diote proiektu honi eta bihotz gogorrenak ere ukitzen dituen giro kezkagarria sortzen du. Basileako Schola Cantorum Basiliensisen prestatu zen, Richard Levitt eta René Jacobs maisuekin. Kontzertu-arloan duen jarduera handiak munduko areto ospetsuenetara eramaten du.

The Disfonik Orchestrari dagokionez, taldea zazpi musikari profesionalek osatzen dute. Denek dute arte-arloko agertoki desberdinetan gauzatutako esperientzia sendoa, baina beti ere andre bakarra zerbitzatuz: musika. The Disfonik Orchestrak proposatzen duena, musika klasikoaren eta jazzaren arteko elkartze estu batetik dator.

 

Bach, Henry, Legrenzi, Fauré,  Purcell, Monteverdi, Schumann eta Porporaren obrak