Año 2018
15ira.eta16ira.

Atenas. Bi anai-arreba, Hipolita eta Leonidas, maiteminduta daude. Hipolitak Tindaro maite du, eta Leonidasek, Gimnasia. Bietako bakar bat ere ez da, ordea, aitak seme-alabentzat nahi duen bikotekidea. Hipolitak ihes egin nahi du Tindarorekin, baina aurretik aitak ordaindu nahi ez duen ezkonsaria lortuta, jakina. Nola lortu?...

 Antzokia

Ordutegia

Lr. - 2018/09/15
20.30h
Ig. - 2018/09/16
19.00h

Prezioak

Gela24 €
Kutxa20 €
Anfiteatroa8 €
Más información

LA COMEDIA DE LAS MENTIRAS

Zertaz ari gara egiatan hitz egiten dugunean?

Egileak Pep Anton Gómez, Sergi Pompermayer Zuzendaritza Pep Anton Gómez  Antzezleak Pepón Nieto, María Barranco, Paco Tous, Angy Fernández, Raúl Jimenez, José Troncoso, Marta Guerras

 

Ekoizpena: Festival Internacional de Teatro Clásico de Mérida, Mixtolobo eta Pentación Espectáculos

 

Atenas. Bi anai-arreba, Hipolita eta Leonidas, maiteminduta daude. Hipolitak Tindaro maite du, eta Leonidasek, Gimnasia. Bietako bakar bat ere ez da, ordea, aitak seme-alabentzat nahi duen bikotekidea. Hipolitak ihes egin nahi du Tindarorekin, baina aurretik aitak ordaindu nahi ez duen ezkonsaria lortuta, jakina. Nola lortu? Gezurra esaten. Leonidasek Gimnasiarekin ihes egin nahi du, mazedoniar jeneral batek erosi egin baitu eta eramateko asmoa baitu. Nola lortu? Gezurra esaten. Kalidorok, orotarako esklaboak, lagundu egin beharko die. Nola? Gezurra esaten.
Gezur horiei beste asko gehituko zaizkie. “Dena gezurra da”, esango du Kalidoro esklaboak. Zertaz ari gara egiatan hitz egiten dugunean?

"VAUDEVILLE" GREKO-LATINDARRA  Plautoren testuetan oinarritua, azalkerien, gezurren eta egia erdien komedia zoro bat eraikitzeko. Gezurrak oso ospe txarra du, baina, ez dezagun geure burua engaina, gezurrik gabe ez litzateke posible mundua. Gezurrak, eguneroko gezur txikienak beharbada, jendetasunaren eta diplomaziaren oinarrian daude, bizikidetza leunagoa eta arinagoa izatea ekartzen dute. Pentsatu zer izango litzatekeen lagun hurkoari erabat esaten aritzea hartaz pentsatzen dena, “egiatan”…

 

Dossierra

Argazki galeria

Video

                

Iraupena: 90 min.