AntzokiaJulian Gaiarre1903ko maiatzean Iruñeko Udalak mozioa onartu zuen ordura arte Antzoki Nagusia izandakoari izena aldatu, eta Gaiarre Antzokia izena hartzera pasatu zedin, Julian Gaiarre nafar tenore ospetsuaren omenez eta oroimenez, hamahiru urte lehenago (1890eko urtarrilaren 2an) Madrilen zendu zena. Bere jaiotze-agirian agertzen den bezala, Sebastián Julián Gayarre Garjón, Mariano Gayarre eta María Ramona Garjón senar-emazteen hirugarren semea, Erronkarin jaio zen 1844ko urtarrilaren 9an. Zenbait urte beranduago, espainiar lirikako tenore garrantzitsuenetakoa bilakatuko zena, familia apalean sortu zen
Hamairu urterekin, oinarrizko ikasketak amaitu eta eskola utzi ondoren, artzain lanetan hasi zen bizimodua ateratzen. Bi urte eskas beranduago, aitak hiriburura, Iruñera bidaltzea erabaki zuen, denda txiki batean dendari jardun zedin. Hemen izan zuen musikarekin lehen harremana, kaleraketa ekarri zion aurkikuntza, dendaren aurretik desfilean igaro zen musika banda bati jarraitzeko saltokia bakarrik utzi ondoren, eta jaioterriko ibarrera itzularazi zuena. Hurrengo lantokia Irunberriko forja bat izan zen, eta herri hori 18 urterekin utzi zuen, errementari lanak egiteko Iruñera itzultzea erabaki zuenean.
Londres, Buenos Aires, Austria, Alemania, Madrilgo Errege Antzokia, Sevilla, Bartzelonako Lizeoa, Napoli, Pariseko Opera... Senza rivali, le Roi du chant delako ezizena ekarri zioten arrakasta kopuru mugagabea. 1889ko abenduan, Madrilen, gaixorik sentitu arren “Los pescadores de perlas” kantatzea onartu zuen, agertokian azaldu eta nota zorrotz bati ekitean ahotsa eten zitzaion eta zorabio txiki bat sentitu zuen. Osasun egoerak okerrera egin zuen eta 1890eko urtarrilaren 2an zendu zenean, lirikaren munduan huts betezina utzi zuen. |
|
|
Uritec diseinu eta web programazioa
web mapa |
Kontakta |
Lege Oharra |
Teatro Gayarre |
Karlos III.a Hiribidea, 1 zenb. 31002 Iruñea |
T 948 206 593
| |